Datorren emanaldia: Urriak 10 Igandea Amaia K.Z. (Irun)      11:00h & 12:30h

07/10/2021

SARRERAK: Bertan egonda 50 minutu lehenago. Doan.


Koiote eta Untxia txotxongiloek Nikaraguar istorioak kontatuko dituzte igandean

Tamara Cuellar eta Ruben Mejuto irundarrek ekoisten eta antzezten dute Ostomila taldearen eskutik Amaia Kultur Zentrora helduko den lana

IÑIGO MORONDOIRUN.Osteguna, 7 urria 2021, 07:55

Rubén Mejuto eta Tamara Cuellar irundarrak dira Ostomila Txotxongilo Taldearen sortzaileak. Biak ere talde honek berak ekoiztu duen 'Untxia eta Koioteren abenturak' lanean aktoreak dira. Igande honetan, Amaia Kultur Zentroko dantza aretoan ikusi ahal izango da 11:00etan eta 12:30ean. Bertara joan ahal izateko, gonbidapenak 50 minutu lehenago bertan jaso behar dira, kultur zentroko alboko atean, López de Becerra kalean.

Euskarazko txotxongilo antzerki tradizionalan oinarrituta dago proposamena, bi pertsonai nagusirekin, osaba Koiote eta osaba Untxia. Hauen eskutik, Ostomilak Nikaraguako Pacífico aldeko betiko bi istorio dibertigarri irundar ikuslegoari eskeiniko dizkio.

Datuak

  • Ikuskizuna. Untxia eta Koioteren abenturak, Igandean, Amaia, Bi emankizun, 11:00etan eta 12:30ean.

  • Taldea. Ostomila Txotxongiloak Zoa Tamara Cuellar nicaraguar-irundar titirilaria eta Rubén Mejuto musikari irundarra.

Badira hiru urte Ostomila jaio zenetik. Zoa Tamara Cuellar titirilari nicaraguarra denbora urteak zeramatzan Irunen finkatuta, nahiz eta bere jatorri herriarekin kontakturik galdu ez. Beti ere proiektu berrien bila, Rubén Mejuto irundar musikalaria topatu eta bion artean ekin zioten Ostomila ekimenari.

Txotxongiloak eta artisautzaDenbora dira talde honen ardatz eta urte guzti honetan bere sinadura daramaten proposamenak gero eta gehiago dira. Ahozkoak, txotxongiloak (paperezkoak eta tradizionalak), artisautz produktuak... Egun, modalitate ezberdinak kontutan hartuz, zazpi ikuskizun dituzte zerrendan, azkenekoan, joan de uztailan estreinatutako Mitoen banda, Irungo Musika Bandarekin elkarlanean sorturiko proiektua. Magiaz, soiunuz eta pertsonai miresgarriez beteriko Euskal Herriaren musika eta tradizioetan murgiltzera daraman lana.

Honakoan, ordea, Amiaka Kultur Zentrora Untxia eta Koioteren abenturak bertaratuko da bikote irundarra. Orain arte behintzat, bere proposamen nagusia.

Iturria: 

https://www.diariovasco.com/bidasoa/irun/koiote-untxia-txotxongiloek-20211007220437-ntvo.html?fbclid=IwAR3DXBtq606EQfu-FURRc6XtDQJNecYDLPPz0bLn8eSq0kDbasCLTX7eyzw